Almike Apirilak 19
Gure proiektuarekin lotura duten erreferentziak
lunes, 2 de mayo de 2011
jueves, 24 de marzo de 2011
Bizitoki partekatuak
Bizitoki partekatuak
Almikeko landa-guneko baserri eta etxebizitetan, hamar bat pertsona soilik bizi da urte guztian, norbere bizitokietan sakabanaturik. Etxebizitza handi horiek bina pertsona aterpetzen dute gehienez. Baserriaren funtzioa berrikusi behar den bezala, bertan bizi direnen egoeraz ere hausnartu beharra dugu egun.
Adinekoen zaintzaren egoera: eredu berri baten beharra
http://www.argia.com/argia-astekaria/2250/adinekoen-zaintza
Ainhoa Arrillaga, Maria Rosario Arrizabalaga eta Maria Silvestre hizlarien lekukotasunek bat egiten dute garai bateko zaintza katea hautsi dela esateko. Emakumeak lan merkatuan sartzearen ondorioz, etxeko zaintza ezin da garai batean bezala segurtatu. “Gure gizartean, lan produktiboa da ardatza eta horren inguruan mugitzen da dena.“ Ondorioz, etxeko zaintzaileen lana oso gaizki ordaindutako lana da eta batere onarpenik gabea: familiako batek lana utzi behar duenean senitartekoa zaintzeko, adinekoarekin hogeita lau orduko harremanak tentsio eta frustrazio egoerak sortzen ditu maiz. Zaintzarako pertsona bat kontratatzeko berriz, arazo ekonomiko eta laguntza sistemaren desegokitasuna nabarmentzen dira artikuluan.
Beste alde batetik, zalantzan jarri behar genituzken pentsaera batzuek azpimarratzen dizkigute:
- Erauzi beharreko lehen ideia, adineko menpekoak etxean hobeto daudela pentsatzea da, eta gainera, etxetik ateratzen baditugu, ia-ia delitua egin dugula: hori umea haurtzaindegian uzten duen amaren harra bezala da; orain onartua dugu.
- Pentsatzen dugu dependetzia oso txikiak garenean edo oso zaharrak garenean bizi dugula, baina argi utzi behar da guztiok garela menpeko, era batera edo bestera ez gara pertsona autonomoak.
- Familiaren terminoa zabaldu egin behar dugu, familiak hemendik aurrera ez dira izango orain arte izan diren bezalakoak.
Hizlari hauen arabera, eraiki behar den orekarako ereduak arlo publikoa, etxekoa, eta sare sozialak integratu beharko ditu.
Gure iritziz, adinekoek ez dute gizartearentzako arazo izan behar, gizartearen parte baizik. Dirulaguntza gehiago lortu eta egoitzen kalitatea hobetzea baino gehiago, gaur egun gizartean adinekoek duten lekua berplanteatu behar dugu, kate berri bat martxan jartzeko.
Proposatzen dugun eredua: etxebizitza partekatuak
Bizitoki intergenerazionala: elkar laguntza eta zerbitzu profesionala eskainiko duen eredua, espazio konpartituetan zerbitzu eta aktibitateak bilduko dituena.
NAGUSILAN Adin nagusikoen giza boluntariotza
<iframe title="YouTube video player" width="480" height="390" src="http://www.youtube.com/embed/C4i066Miy4Y" frameborder="0" allowfullscreen></iframe>
Mila bolondresetik gorako erakunde hau interesgarria iduritu zaigu adinekoek adinekoentzako martxan jarritako proiektu alternatibo gisa. Bermeon ekimen honetan lau pertsonak parte hartzen dute. Nahiz ez kopuru haundian garatua izan, gure proiektuaren ingurunean gai hau garrantzitsua dela erakusten digu horrek.
Nagusilan gobernuz kanpoko erakunde bat da, asistentzia edo zaintzan oinarritua. “Zahartze aktiboaren” ideia garatuz, bakarrik edo abandonatuak dauden adinekoak akonpañatu, animatu eta kontsolatu nahi dituzten bolondresek osatzen dute. Etxean dauden adinekoak bisitatzeaz gain, egoizetan aktibitateak antolatzen dituzte.
Gaur egungo eredua: zaharretxea, gogoeta eta kritika
Adinekoen egoitzetako zaintzak, bi mailako zatiketa eragiten du. Zaharretxetan sartzearekin bakarrik nolabait gizartetik banantzen ditugu gure senitartekoak. Horrez gain, zaharretxe askotan dependentzia maila ezberdinaren araberako banaketa egin ohi da.
Belaunaldi berekoen arteko elkar laguntzaren onuren lekukotza bat ematen digu aipatu berri dugun Nagusilan elkarteak. Horri belaunaldien arteko elkarbizitza eta harremanek dakarten aberastasuna erantsi nahi genioke gure proiektuan, etxebizitza intergenerazionalaren bitartez. (Garai batean baserrietan gertatu ohi zen bezala)
“Inon ez gaudela etxean baino hobeto”, gorago aipaturiko ideiaz gain, zaharretxeen hospitale izaerak eztu batere laguntzen. Honelako egoitzetara beharturik eraman behar izaten ditugu senitartekoak kasu askotan (etxetik leku arrotz batera).
Egoera desatsegin eta aldaketa bortitz hori ekiditeko gure proiektuan saihestu beharko dugu bakoitza bere bizitoki berrian arrotz sentitzea, eta hor bizitzea hautua izan beharrean inposatua izatea. Gisa berean, babes eta segurtasun sentimenduak garrantzitsuak izan arren, bakarrik moldatzeko askatasuna dutela transmititu beharko zaie, eta nahi duten heinean besteekin harremanetan egoteko aukera.
Adinekoen belaunaldi berri baten aurrean aurkitzen gara, eta hari zuzendu nahi gatzaizkio. Nahiz gaur egun laurogei urtetik gora duen jendeak etxean zahartzeari garrantzia haundia eman, hurrengo belaunaldietan, garai bateko eskema berriz ezin dela errepikatu ikusiz, arazo hori modu ezberdinean ikusten dutenak ere badaude. Adibidez, gaur arte familiak betetzen zuen papera komunitate ezberdin baten arteko elkarbizitzaren bidez lortzeko prest daudenak.
Sharing tower. Vicente Guallart. Soziopolis, Valencia (proiektua)
Etxebizitza tipologia ezberdinak eta espazio pribatu eta konpartituak harremanetan jartzen dituen proiektua da.
<iframe title="YouTube video player" width="480" height="390" src="http://www.youtube.com/embed/H9I3hnwhbXg" frameborder="0" allowfullscreen></iframe>
lunes, 21 de marzo de 2011
interbentzioa ereñoko harrobian
Eraikuntza sistema
bisitari pasiboa aktiboa bilakatzeko derrigorrezko ibilbide minimoa proposatzen da, horretarako plataforma batzuk garbitu, lautu eta egokitu egingo dira; baina ibilbide hori ez da bakarra, bisitari aktiboari aukera ezberdinak eskeiniko zaizkio, esploratzeko aukera emango zaio mendiko bideei esker.
azalerei dagokionez, bakoitzak bere funtzioa du. programa ezberdinak eta ekitaldi masiboak ahalbidetuko dituen espazioa sortu da erdialdean, hasiera batean “korapilo” bat bezala aurkezten zena orain ekintza ezberdinak garatzeko soporte bat bezala azaltzen da. proiektuaren beste helburu bat bisitariak lekuaren izaera identifikatzea da, horregatik eszenatokia sortzeko erabili den sistema harrobietan erabiltzen den makinaria eta sistematan oinarritzen da eta harrobiko edozein lekutan aplikatu daiteke. izan ere, kokapenak itxura hori du bertan harrobi bat egon delako.
azalerei dagokionez, bakoitzak bere funtzioa du. programa ezberdinak eta ekitaldi masiboak ahalbidetuko dituen espazioa sortu da erdialdean, hasiera batean “korapilo” bat bezala aurkezten zena orain ekintza ezberdinak garatzeko soporte bat bezala azaltzen da. proiektuaren beste helburu bat bisitariak lekuaren izaera identifikatzea da, horregatik eszenatokia sortzeko erabili den sistema harrobietan erabiltzen den makinaria eta sistematan oinarritzen da eta harrobiko edozein lekutan aplikatu daiteke. izan ere, kokapenak itxura hori du bertan harrobi bat egon delako.
Lekuaren interpretazioa
aktuazio eremuak (azalerak)
funtzio ezberdinak
ibilbideak eta aukerak
garbitutako guneak
domingo, 27 de febrero de 2011
Hasierako analisia
Hasierako egoera
Inguruko bideak eta irisgarritasuna
Begetazioa
Harrobioaren muga
Harrobiaren perimetroa bertako plataformak eta mozketa bertikalek mugatzen dute.
Harrobiaren analisia
Taldeka landutako ideia
Ideia indibiduala
ibilbide nagusia
gainontzeko bideak (aukerak)
jueves, 24 de febrero de 2011
Austriako eredua
Vienako Alleswirdgut bulegoak Austrian egindako proiektua da. 400 metroko aldapa baten bidez 19 metroko desnibela gainditzen da. Materialei dagokionez, harrobiko harria eta altzairua erabili da.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)