viernes, 24 de septiembre de 2010

Koldo Mitxelenan paisaiaren inguruan egindako erakusketa

Land Art gaia aurretik ikusita geneukagun, baina ez sakonduta. Paisai eta naturaren faktore ezberdinek sortzen dituzten sentsazio ezberdinak harritu egin naute; erakusketan, zenbait irudi edo animazio ikustean, lasaitasuna, poza edota beldurra sentitzen zen. Erakusketaren izenburuak esaten duen bezala, paisaia ,ideia, erreminta gisa erabiltzen da zenbait helburu lortzeko: aipatu bezala, kasu batzuetan sentsazio ezberdinak lortzeko, geometriari erantzunak emateko edota berregintzeko, alegia, paisaia artea lortzeko erabiltzen den erreminta da.

Erakusketan land art munduarekin lotzen diren zenbait artisten lanak daude ikusgai, baina Richard Long artistaren lanak atentzioa deitu dit, izan ere, bere obra baten argazkia ikustean berehala etorri zaidalako Donostiako Kursaal eraikinaren inguruan kokatzen den basamentu beltzaren irudia. Moneoren esanetan, Kursaal eraikina abstraktuaren eta naturalaren arteko bitartekari bezala funtzionatzen du, eta ezinbestekoa izan zaio Long artistaren obra txertatzea. Artista honen obrak natura barrenan egindako bidaietan oinarritzen dira, horretarako naturan aurkitu ditzazkegun materialak erabiltzen ditu (harria, egurra, hostoak…).

... eta aurten, zer?



Dagoeneko hasiera eman diogu laugarren mailari. Uste baino azkarrago pasa diren hiru urte hauetan kontzeptu asko barneratu ditugu, gure pentsamoldea zabaldu dugun aldi berean. Irakasle, liburu eta beste hainbat iturrietatik ideiak jaso ditugu, proiektatzeko erabili ditugunak.

Aurten nere mundu propioa bilatzea eta eraikitzea dut helburu. Beraz, berezkoa eta batez ere gustokoa izango den inspirazio iturri baten bilaketari ekingo diot. Hala ere, bilaketa hori ez dut bakarka egingo, izan ere, bestee mailatan ez bezala aurten beste aukera berri bat aurkezten zaigulako proiektuakIII ikasgaian; taldean proiektatzeko aukera. Ariketa taldean hasiko dugu, baina gero bakoitzaren jakinmina eta garapenaren arabera lana bikoteka edo banaka egingo dugu; bakoitzak bere bidea jarraitu beharko du, hortaz, nire bide propioa bilatzea eta aurkitzea dut helburu, arkitektura egiteko lagungarria izango zaidana.