Land Art gaia aurretik ikusita geneukagun, baina ez sakonduta. Paisai eta naturaren faktore ezberdinek sortzen dituzten sentsazio ezberdinak harritu egin naute; erakusketan, zenbait irudi edo animazio ikustean, lasaitasuna, poza edota beldurra sentitzen zen. Erakusketaren izenburuak esaten duen bezala, paisaia ,ideia, erreminta gisa erabiltzen da zenbait helburu lortzeko: aipatu bezala, kasu batzuetan sentsazio ezberdinak lortzeko, geometriari erantzunak emateko edota berregintzeko, alegia, paisaia artea lortzeko erabiltzen den erreminta da.
Erakusketan land art munduarekin lotzen diren zenbait artisten lanak daude ikusgai, baina Richard Long artistaren lanak atentzioa deitu dit, izan ere, bere obra baten argazkia ikustean berehala etorri zaidalako Donostiako Kursaal eraikinaren inguruan kokatzen den basamentu beltzaren irudia. Moneoren esanetan, Kursaal eraikina abstraktuaren eta naturalaren arteko bitartekari bezala funtzionatzen du, eta ezinbestekoa izan zaio Long artistaren obra txertatzea. Artista honen obrak natura barrenan egindako bidaietan oinarritzen dira, horretarako naturan aurkitu ditzazkegun materialak erabiltzen ditu (harria, egurra, hostoak…).
No hay comentarios:
Publicar un comentario