Altxaeren haserako aurkezpena lehenago emanda dugunez, orain gainontzeko garapena helaraziko dugu, irisgarritasun proposamen batetik hasi eta amaierako emaitzeraino.
A1ean ideia ez denez erabat garbi ulertzen eta osaketa falta duenez plano guztiak banan bana emango ditugu.
IRISGARRITASUN PROPOSAMENA LAIDAN
PROIEKTURAKO IDEIA
Urdaibaiko ibilbidean Laidako geldilekua. Laidan eskaintza desberdinak (taberna, denda, igerleua...). Ibilbidea zatitu egiten da. Ibilbide nagusi batetik 2. mailako ibilbideak irteten dira, funtzioetara bideratuz. Guztia linealki banaturik, ardatz nagusi bat jarraituz; ibilbideak, tirak bihurtuz.Tira hauek banatu eta elkartu egiten dira.
Alboko bi tiren artean harreman desberdinak: ikusi, ez ikusi; ikusi baina ezin pasa, salto baten bidez pasa; Tiren arteko banaketa hormen bidez egiten da: horma altuak, bajuak, eserleku bihurtzen direnak, lurreko marka bilakatzen direnak.
Kota jeitsiera bidez uretara hurbiltzen gara, ibilbideek uretara garamatzate. Ura ukitu, hankak busti, gerriraino sartu, buruz bota.
FUNTZIOAK ETA MUGIMENDUAK
Funtzioek mugimendu desberdinak sortzen dituzte. Mugimendu hauek ibilbide bilakatzea izan da gure helburua.
PROZESUA
Irudikatzeak nolabaiteko prozesu bat izan duenez pausoz pauso azaldu dugu harturiko erabakiak ulertu ahal izateko.
OINA ETA GERUZEN SINTETIZAZIOA
Gure proiektuan tira ugari ditugu. Baina tira hauek geruza desberdinetan sintetizatuz, 5 geruza nagusi bereizten ditugu: (koten erreferentzitzat errepidea hartu dugu 0 kota gisa).
1.- Errepidea: 0 kota.
2.- Gernikatik eta Lagatik datozen ibilbideak: 0 kota.
3.- Geruza nagusia, goiko ibilbidea: +0,6.
4.- Beheko ibilbidea: -2,8.
5.- Piraguak: -3,1.
Hauetaz gain Begetazio geruza eta ur geruza ditugu.
HORMA SISTEMA
Hormak eraikuntza sistema izateaz gain egoera desberdinak sortzeko erabili ditugu, bi tiren aerteko hormak edo lerro batek eman diezazkiguken aukera anitzez baliatuz.
Horrela horma hauen bidez gure ideiaren irudia gauzatu nahi izan dugu eta eskalaz haunditzen goazen heinean horma (=lerro) gehiago agertzen zaizkigu.
OINAK
Kota aldaketak ditugunez altuera ezberdinetara ditugu funtzioak eta espazio publikoa ere, hau da, egoteko, Eguzkia hartzeko etab.-erako guneak ere kota ezberdinetan banaturik ditugu, hauek ere uretara hurbilarazten gaituztelarik.
Igerilekua: Ibilbideek uretarantz garamatzate. 2 igerileku desberdin proposatu ditugu, bata irekia eta bestea estalia. Biak ur naturalareki erabili ahalko badira ere, igerileku estalia ur artifizialarekin betetzeko aukera ikusten dugu, hau da, itxi.ireki sistema baten bidez nahi dugunean urari sartzen uzteko edo ez uzteko aukera. Era honetan, ura kontrolatu egingo dugu, beste igerilekuan gertatzen ez den bezla, eta nahi izanezkero ur beroz bete eta beroa mantentzeko aukera izango genuke (neguan batez ere).
Igerileku irekian, berriz, uraren sarrera eta irteera kontrolatuko ez badugu ere (marren arabera aldatuko da), igerilekuaren barnean maila desberdinak desberdindu ditugu.
Funtzioen ditsibuzioetan ere ibilbideen eta tiren ideia aplikatzen saiatu gara, linealki distribuituz. Ideia hori bukaeraraino eramanez sarrera irteerak nondik egin, leku bakoitzean zein ate ipini, zirkulazioak nolakoak izango diren etab. kontutan izan ditugu. Helburua ibilbide lineal hauek ahalik eta gutxien oztopatzea izan da.
1 solairua
0 solairua
-1 solairua
Ebaketa eta krokis hauen bidez tiren arteko erlazioak, argiztapena, bistak eta eraikuntza sistema plasmatzen saiatu gara.
ALTXAERAK
Haserako analisian paisaiaren altxaeren inguruan jardun ginen.Altxaerak zein ebaketak geruzetan sintetizatu genituen, ulerpen errazago bat izateko eta paisaia faktore ezberdinen arabera nola aldatzen zen aztertu genuen. Gure proiektuan ere hau aplikatzen saiatu gara: oina, altxaerak eta ebaketak geruzetan sintetizatzean altueraren eta zabaleraren arteko harremanaz ohartu ahal gara.
Altxaerei dagikienez, kanping-etik iristen garenean bi estalkik sarrera markatzen digute.
Txatxarramenditik berriz, altxaera erabat horizontala da, inongo nabarmentze bertikalik gabe eta horma bertkalen formek eta tira horizontalen ertzek mugatzen dute, altxaeran ere tirak bananduz.
No hay comentarios:
Publicar un comentario