Pilar Etchavarriak Arquitectura portátil liburuan aipatzen duen bezala, arkitektura mugikor edo aldakorrak geroz eta hiri konplexuagoei, etengabeko aldaketa sozial eta kulturalei, lurralde aldakorrei, muga zehazgabeei, zalantzazko estrukturei aurre egiteko, erreakzionatzeko posibilitatea eskeintzen du.
Nomadismotik hasi eta gaur arteko arkitektura mugikor guzien historia kontatu gabe, horra mugikortaseuna tradizioan integratua duten lurralde batzuen adibide batzu :
Filipinetako famili batek, tokiz aldatzean, auzokideen laguntza jaso ohi du. Banbu zur luzeak ezartzen dituzte hankapalo edo piloteen gainean eraikitako etxearen azpian, eta hogei lagun ingururen artean etxea den bezala karraiatzen dute leku berriruntz.
Malaisian bereziki landaguneetan ohitura duten bezala, 2007. urtean baserritar baten etxea kilometro erdiz mugitu zuten 150 lagunen artean. Abu Hassan Ahmad eri zuen amarengandik hurbildu zen hartaz arduratzeko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario