sábado, 4 de diciembre de 2010

Iraunkortasuna_Solar Decathlon

Iraunkortasuna, bio-eraikuntza, eta hauekin batera energia berriztagarrien erabilera, CO2aren murrizketa, inguruan inguruko materialen sustapena etab. kezkatzen gaituzten gaiak dira.
Garaiak aldatuz doazen neurrian, ikasketa-sistemak aldatuz doazen neurrian, arkitektura eta eraikuntza aldatuz doazen neurrian unibertsitateak momentuoro trantsizioan egon behar duelaohartzen gara; etengabeko trantsizio hau beharrezkoa da aldaketa horietara egokitu ahal izateko, garai berrien beharretara ikasleak prestatu ahal izateko (ez da kauslitate hutsa eraikuntza alorrean gai honetan espezializatutako bi irakasle berri izatea).
Egokitze prozesu honetan unibertsitate guztiek lanean ari dira, beraz, baina ez da gaurko gauza. Urteak dihardute horretan. Horren adibide da Estatu Batuetan duela zortzi urtetatik martxan dagoen lehiaketa: Solar Decathlon. Eraikin iraunkorren inguruuko lehiaketa da hau, mundu osoko unibertsitateei zuzendua. Estatu Batuetan lau aldiz ospatu dute jadanik (2002, 2005, 2007 eta 2009an) eta iaz lehendabiziko aldiz Madrilen antolatu zuten.

Zer da Solar Decathlon?

Estatu Batuetako Gobernuko Energia Departamentuak antolatzen du lehiaketa hau eta mundu osoko unibertsitateei zuzendua da. Parteartzaileek energia aldetik autosufizienteak diren eta Eguzki energiarekin soilik funtzionatzen duten etxebizitzak diseinatu eta eraiki behar dituzte.

Pentsatze, proiektatze eta eraikitze prozesu guztian zehar Internet sarean proiektuaren jarraipena ematea eta komunikabideetan jakitera ematea ere baloratzen dira.

Lehiaketako azken zatian parteartzaileek beren eraikina lehiaketa gunera (Villa Solar-era) eraman beharko dute eta bertan lehiaketarako prest egoteko guztia martxan jarri. Eraikin bakoitzak 10 proba desberdin gainditu beharko ditu.

Beraz, mugikortasuna ere kontutan hartu beharrekoa da.


Zeintzuk dira bere helburuak?

Solar Decathlon-ek lau helburu nagusi ditu:

1.- KONTZIENTZIATU
2.- SUSTATU
3.- SENTSIBILIZATU
4.- FROGATU

No hay comentarios:

Publicar un comentario