WATERSHED
Eraikin honen enkargua idazle batek egin zuen, eta bere baldintza bakarra estalkian euria entzutea zen. Eraikina gunean bertan eraiki zen, besteak beste, ia pieza guztiak prefabrikatuak direlako. Zimenduak lekuan bertan eraiki ziren, hau izan zen eraikuntzaren lehenengo fasea. Bigarren fasean berriz, altzairuzko marko prefabrikatua zutabeen gainean kokatu zen. Itxitura 5x15 zm-ko egur lama batzuk osatzen dute, altzairuaren markoaren gainean kokatzen direnak torlojuei esker. Diseinua pieza ezberdinez osatzen da, egiturarekin identifikatzen direnak erabat: markoa, estalkia, egurrezko kaxa eta zutabeak. Estudioa eraiki zen erreztasun berarekin desmontatu daiteke, eta berriz erabiltzeko aukera dago, edota birziklatzeko.
DROP HOUSE
Drop etxea fabrikazio industrialak ezarritako arauei jarraituz eraiki zen, eta zementu kapa baten gainean kokatzen da (hau da in situ eraiki zen zati bakarra da), zimendu bezala funtzionatzen duena eta eraikina sistema ezberdinekin (ura, argia…) konektatzen duena.
Modulo bakar bat denez, proiektu hau kamioi bakar batean transportatu daiteke. Modulo gehiago gehitzeko aukera dago.
No hay comentarios:
Publicar un comentario